elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egutegi moduan ikusi

Asteazkena 30 Abuztua

Aita Mari

irudi txikia

Kazetaritza bertatik bertara jardunaldien barruan, “Aita Mari” filma proiektatuko da, Javi Juliok zuzendurikoa.

GKE bateko bi kidek konpondu eta salbamendu-ontzi bihurtu zuten txatartegira bidean zen Getariako atun-ontzi zahar bat (Stella Maris Berria). Aita Mari izen berriarekin, Mediterraneoa zeharkatu eta Europara iritsi nahian hondoratzen diren ontzietako jendea salbatzen du. Dokumental honek Aita Mariren bi urtetik gorako odisea kontatzen du, berreraiki zenetik lehen erreskatea amaitu arte. Tartean, baita Aita Marik bizi izandako oztopo burokratikoak, eta salbamenduko ekimen horien aurkako interes europarrak ere.

Osteguna 31 Abuztua

Zine emanaldia: "Advocate"

irudi txikia

Kazetaritza bertatik bertara jardunaldien barruan "Advocate" filma proiektatuko da.

Israelgo auzitegietan ia 50 urtez palestinarrak defendatu dituen Lea Tsemal abokatu judutarraren erretratua. Filmean bi kasutako defentsak prestatzen lagunduko diogu Leari: batetik, mutil israeldar bat sastakadaz erasotzeagatik salatu zuten 13 urteko haur batena; eta bestetik, huts egindako atentatu suizida batean parte hartzeagatik salatu zuten emakume batena. Nazioarteko sari ugari jaso ditu Israelen historia hurbilari begiratzen dion lan gogor eta polemiko honek.

Ostirala 1 Iraila

La red social: Zinema kalean.

irudi txikia

Kazetaritza bertatik bertara jardunaldien barruan, “La red social” filma proiektatuko da, David Fincherena