elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egutegi moduan ikusi

Astelehena 28 Abuztua

Cineforum : Invisibles

irudi txikia

Invisibles kalean lo egin beharrean diren –eta gehienok ikusezin ditugun–pertsonen duintasunari buruzko kontakizuna da.

Madrilen filmatuada; bertan 3.000 pertsona inguru bizidira etxerik gabe; Daniel Landaren dokumentalak horien arteko batzuen istorioak biltzen ditu, patuak batieta besteri zer ekarri dien kontatzen digu. Horiek ikusteko eta laguntzeko gai diren pertsonen eta erakundeen testigantzak ere jasotzen ditu.

Hizlaria: Daniel Landa, dokumentalista eta Invisibles filmaren zuzendaria.

Asteartea 29 Abuztua

Zine emanaldia: "Los caballeros blancos"

irudi txikia

Kazetaritza bertatik bertara jardunaldien barruan "Zaldun zuriak" filma proiektatuko da, Joachim Lafosse zinegilearena. Los caballeros blancos (“Zaldun zuriak”) filmak gerra zibilaren biktima diren 300 haur umezurtz herrialdetik atera eta Frantziako familiei adopzioan emateko asmoz Txadera joandako GKE baten historia kontatzen du. Mendebaldearen eta Afrikaren arteko harremanen alderdi iluna ikertzen duen film inteligente eta aztoragarria da. Zuzendari onenaren saria irabazi zuen Donostiako Zinemaldian, Zilarrezko Maskorra, alegia. 

Asteazkena 30 Abuztua

Aita Mari

irudi txikia

Kazetaritza bertatik bertara jardunaldien barruan, “Aita Mari” filma proiektatuko da, Javi Juliok zuzendurikoa.

GKE bateko bi kidek konpondu eta salbamendu-ontzi bihurtu zuten txatartegira bidean zen Getariako atun-ontzi zahar bat (Stella Maris Berria). Aita Mari izen berriarekin, Mediterraneoa zeharkatu eta Europara iritsi nahian hondoratzen diren ontzietako jendea salbatzen du. Dokumental honek Aita Mariren bi urtetik gorako odisea kontatzen du, berreraiki zenetik lehen erreskatea amaitu arte. Tartean, baita Aita Marik bizi izandako oztopo burokratikoak, eta salbamenduko ekimen horien aurkako interes europarrak ere.

Osteguna 31 Abuztua

Zine emanaldia: "Advocate"

irudi txikia

Kazetaritza bertatik bertara jardunaldien barruan "Advocate" filma proiektatuko da.

Israelgo auzitegietan ia 50 urtez palestinarrak defendatu dituen Lea Tsemal abokatu judutarraren erretratua. Filmean bi kasutako defentsak prestatzen lagunduko diogu Leari: batetik, mutil israeldar bat sastakadaz erasotzeagatik salatu zuten 13 urteko haur batena; eta bestetik, huts egindako atentatu suizida batean parte hartzeagatik salatu zuten emakume batena. Nazioarteko sari ugari jaso ditu Israelen historia hurbilari begiratzen dion lan gogor eta polemiko honek.

Ostirala 1 Iraila

La red social: Zinema kalean.

irudi txikia

Kazetaritza bertatik bertara jardunaldien barruan, “La red social” filma proiektatuko da, David Fincherena