Kultura
Barrenkale, 2 01001 Vitoria
627532257
Ez
Deskribapen laburra
Asociación de bonsái de Álava/Arabako bonsai elkartea ‘BONSAI ARABA’
Deskribapena
"BONSAI ARABA" Arabako Bonsai Elkarteak Lurraldeko bonsai zaleak biltzen ditu. 30 urtetik gorako esperientzia izanik, bonsaia prestatzeko eta zabaltzeko jarduerak antolatzen ditugu, bai elkartekideentzat, bai publiko orokorrarentzat.
Bonsai artearen berri ere ematen dugu erakusketen bidez. Urte hauetan metatutako esperientziari eta lanari esker, gure elkartekideek sortutako kalitate handiko bonsai aleak aurkeztu ahal izan ditugu erakusketetan, eta ekialdeko sustraiak dituen arte eder hori gure ingurune hurbilenera gerturatzeko dugun gaitasuna ere bai. Helburu horrekin eta elkartearen XX. Urteurrena ospatzeko, 2011n Euskal Herriko Bonsai Artearen I. Lehiaketa-Erakusketa (TANTAI) antolatzea planteatu zen, zeina, denboraren poderioz, erreferente bihurtu baita bai nazio mailan bai nazioartean.
Gainera, elkarteak funts dokumental eta bibliografiko zabala du bazkideen eskura, baita tresna eta material espezializatuak ere. Gaur egun egoitza iraunkorra dugu, eta bertan egiten dira jarduera gehienak.
Bonsai mundua gehiago ezagutu nahi baduzu, gure webgunea kontsulta dezakezu, Instagram/Facebooken jarraitu edo zenbaki honetara deitu 627 532 257 (Ismael)