elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Vitoria-Gasteizek Donejakue Bidea erantsi dio Aste Santurako eskaintzari

Kultur ibilbideak, erakusketak eta museoen zein eraikin historikoen bisitak eta Gesaltza-Añanako Gatz Harana, Ardoaren Ibilbidea eta Arabako Lautadako Ibilbidea proposatzen ditu hiriak.

Ekonomia Sustapen eta Estrategia Plangintzaren zinegotzi Isabel Martínezek Euskadiko hiriburuak Aste Santurako landu duen turismo-eskaintza aurkeztu du. Egun horietan Gasteizera bisitan datozenek, besteak beste, Donejakue Bidearen arrastoari jarraitu ahalko diote, edo Erdi Aroko Hirigunean bisita gidatuak egin, zenbait eraikin historiko barrutik ezagutu, hala nola Sokaren Etxea eta Goiuri jauregia eta "Vitoria-Gasteiz komiki irudietan" erakusketa ikusi, jauregian bertan.

Aurten, turismo eskaintzaren berritasun nagusia Donejakue Urtearen ospakizuna da, Udalak hori baliatuko baitu Donejakue Bideak Vitoria-Gasteizen utzitako arrastoa ezagutarazteko.

Bestetik, Goiuri jauregian "Vitoria-Gasteiz komiki irudietan" erakusketa egongo da ikusgai, zeinean Arabako irudigileen lana jasotzen baita; Angulemako Komiki Jaialdian aurkeztu zen erakusketa hori.

Berritasun horietaz gain, badira beste erakargarri batzuk: Aste Santuko prozesioak, museoen zein eraikin historikoen ohiko bisitak, eta Gesaltza-Añanako Gatz Harana, Ardoaren Ibilbidea eta Arabako Lautadako Ibilbidea ezagutzeko, horiek ere eskaintzen baititu Turismo Bulegoak.

"Bisita kopuruari buruzko aurreikuspenak onak dira. Otsailean % 23 handitu zen bidaiarien etorrera Araban eta datozen egunetan joera horrek jarraitzea espero dugu", esan du amaitzeko Isabel Martínez zinegotziak. Iragarri duenez, datozen asteetan Arabako hiriburua Kataluniako Turismoaren Aretora (apirilak 15-18) eta Bilboko Expovacaciones azokara (maiatzak 6-9) joango da.

Aste Santuko turismo eskaintzan hauek dira ekintza nabarmenenak:

Vitoria-Gasteizen Donejakue Bidearen arrastoak ezagutzeko kultura ibilaldia. Ibilbidea: Posta plaza, Hirigune Historikoa, San Ildefontsoren kapera, Santa Maria katedrala (Donejakueren kapera), garai bateko erromes ospitalearen geldikinak, Brigidatarren komentua eta Donejakue Bidea (legebiltzarraren ingurua).

"Erdi Aroko hirigunearen bihotza" bisita. Vitoria-Gasteizen sorrera ezagutzeko bisita gidatua, Erdi Aroko Hirigunean barrena.

Vitoria-Gasteiztxo bisita. Ezagutu hiria seme-alabekin batera. Familientzako turismo jardueren barruan.

Sokaren Etxea ikusteko bisitak. Vital kutxaren Mejora fundazioaren eta Biltzar eta Turismo Zerbitzuaren arteko lankidetza hitzarmenari esker, eraikin berezi hori ezagutzeko bisita gidatuak egin ahalko dira, Euskadiko gotiko zibilaren eredu onenetakoa baita.

Por Saregune el 2010-03-25