elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Izen-emate irekiak, Irudiak aztertu pentsamendua deskolonitzatzeko online ikastarorako

SETEM Hego Haizeak 3 orduko online formazio baterako izen-emateak ireki ditu, zinemaren eta balio kolektiboen eraikuntzaren arteko harremanari buruz hitz egiteko. Sally Fenaux Barleycorn gidoilari eta zuzendariak gidatuko du.

 

Ikastaro honetan, istorioen eta irudien muinetik ibilbide bat egingo dugu inguratzen gaituen munduaren ulermena nola baldintzatzen duten ulertzeko. Kaltetzen gaituzten istorioak nola betikotzen ditugun eta haien mekanismoak ulertuz, espiritu kritiko handiagoz begiratzen ikasiko dugu.

Ikastaroa otsailaren 24an, asteazkena, abiatuko dugu, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da formulario honen bidez izena ematea (SETEMen bazkideak doan). 5€ko kostua dauka sesio honek, zein Zoom bidez izango den.

Sally Fenaux Barleycorn nazioarteko gidoilari, zuzendari eta aholkularia da, eta hamar urte baino gehiagoko esperientzia du ikus-entzunezkoen industrian. Bere curriculuma hainbat postutako lanek eta ere guztietako produkzioek osatzen dute. Fikziozko zortzi film labur idatzi eta zuzendu ditu, modu independentean, enkarguz eta bezeroentzat. Azken bi urteotan proiektuen aholkularitzan eta mentoring-ean aritu da, eta bereziki azpimarratu du askoz askotarikoagoa eta inklusiboagoa den ikus-entzunezko industria bat sortzeko premia.

Ikastaro hau SETEMek otsailean eta martxoan proposatzen duen kulturarekin lotutako prestakuntza programazioari dagokio. Kontsultatu hemen gainerako ekintzak.

Por Elkarteen Ataria el 2021-02-15