elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Diarama Afrika

Diarama Afrika online kurtsotik -  Sahara hegoaldeko Afrika aberats eta anitz bateri buruzko elkarrizketara  parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Online ikastaro hau azaroaren 17, 19, 24 eta 26an eta abenduaren 1 eta 3an, 19:00 - 21:00 ordutegian izango da (Zoom plataforman).

Diarama Afrikaren helburua Vitoria-Gasteizko herritarrei Sahara hegoaldeko Afrikako errealitatera hurbiltzea da, eta, horretarako, hausnarketa kritikoa egitea bertako desberdintasunen kausei eta ondorioei buruz, baita arazo globalekin duten loturari buruz ere.

Diarama Afrika programan parte hartzeko izena eman behar da, beherago ikus dezakezu programa, edo hemen deskargatu.

Hartzaileak: Afrikan, Giza Eskubideetan eta garapenerako lankidetzan interesa duten guztiak. Gasteizen bizi diren pertsonek eta jatorri afrikarra dutenek izango dute lehentasuna.

Ziurtagiria lortzea: Diarama Afrika 15 orduko ikastaro gisa diseinatu da. Ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria lortu nahi dutenek 6 saioetatik 4tan parte hartu beharko dute gutxienez, eta amaierako lan bat egin beharko dute. Azken lan hori abenduaren 13an entregatuko da gehienez (eskuragarri programan).

Diarama Áfrika Haaly Pular Vitoria, Mboolo Elkar eta Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional elkarteek osatutako partzuergoak antolatzen du, eta Gasteizko Udalak finantzatzen du.


Informazio gehiagorako eta kontsultak egiteko: derechoshumanossi@sol-inter.org


Zure zain gaude!

Por Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional el 2020-10-28