elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

"GazteEkin! Badugu zer esan". Topaketak eta kongresua urria-azaroan.

Gaztea zara eta zure bizitzarengan eragina duten erabaki publikoetan zure ahotsa aintzat hartu dadin gustatuko litzaizuke?

Herritarrak, administrazioa eta gizarte mugimenduak gure artean hobeto ezagutu beharko ginatekeela iruditzen al zaizu? 

Orduan, jakin ezazu abian dela...

GazteEkin!

ANIMATZEN AL ZARA?

Dagoeneko izena eman dezakezu (irailaren 30a baino lehen; Kongresurako plaza mugatuak):

Inscripción

 

 

 

Era berean, parte-hartzea eta gazteon errealitateei buruz zure iritzia ematera animatzen zaitugu:

Gaztea zara? Zeintzuk dira zure ustez gazteon beharrak?

Inscripción

Elkarte edo gizarte mugimenduren batean parte hartzen al duzu? Zer uste duzue parte-hartzea eta erabakitasunari buruz?

Inscripción

OHAR BATZUK:

Topaketak zein hiritan izango diren zehaztuta dago, baina zein espaziotan egingo diren, irailean zehaztuko dugu.

Kongresuari dagokionez, bidaiak eta ostatua gure kontu, beharrezkoa izatekotan.

UPV-EHUn ikasten baduzu (Bologna aurreko ikasketak), aukera askeko kredituak lortu ditzakezu. 

Alderdi hauei buruzko argibideak jasotzeko, gazteekin@egk.org helbidera idatzi dezakezu.

GazteEkin!

Hiru hanka dituen ekimena:

HELBURU BAT
Zure ahotsa erabaki publikoetan kontutan hartu dadin.

BI PROPOSAMEN

- Gure bizitzaren gako ezberdinei buruzko topaketak. Aukeratu eta parte hartu nahiago duzun hitzorduan! Gasteizen, Donostian eta Bilbon, enplegua, etxebizitza, kultura, sexualitatea, generoa, osasuna eta bakea bezalako gaiei buruz.

- Gazteon parte-hartzea nola artikulatu erabakitzen hasteko Kongresua Gernikan (Astran).

HIRU PROTAGONISTA

Gazteak: 16 eta 35 urte bitarteko pertsona guztiak.
Elkarteetako gazteak: elkarte, kolektibo, gobernuz kanpoko erakunde, talde edo gizarte mugimenduren batean parte hartzen duten gazteak.
Administrazioa: teknikari eta politikariak.

Por Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) el 2012-09-12