elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Euskadiko ONCEren Astea Gasteizen ospatuko da aurten

“Vitoria- Gasteiz, Green Capital Inklu(so)lidarioa” lelopean ingurugiro, boluntariotza, desgaitasuna eta jasangarritasunaren inguruko ihardunaldiak.ONCEren Egunarekin batera XVII “Gizarte bateratzaile baten aldeko” Kriskitin Lasterketa ospatuko da.

Ekainaren 25tik 30ra bitartean “Vitoria- Gasteiz, Green Capital Inklu(so)lidarioa” lelopean Euskadiko ONCEren Astea ospatuko da Gasteizen. Hirian zehar makina bat ekitaldi burutuko dira, eta larunbatean, ekainaren 30an, Euskadiko ONCEren Eguna ospatuko da. Egitarauaren xehetasuna guztiak www.oncevitoria.com webgunean ikusgai daude.

ONCEren Astea orain hamarkada pare bat jaio zen estatu mailako erkidegotan Erakundearen bizitzaren berri emateko asmoz, eta ONCEren Egunean Euskadi osoko pertsona itsu eta ikusmen desgaitasuna duten pertsonen, euren lagunen eta senitartekoen topaketa zabalena eman ohi da urtero. Astea ONCE Euskadik antolatzen du eta laguntza eman diote Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Vital Kutxak eta Eroskik. Helburu nagusiena ONCE ezagutzera emateaz gain hiritarrei antolatutako ekitadlitan parte hartzea luzatzea ere izan bada.

Aurtengo edizio “inklu(so)lidarioak” aldiz izan baditu bestelako helburuak: ingurugiro alorreko informazioa eta sentsibilizazioa; hiri jasangarriak, bateratzaielak, berdeak eta solidarioak eraikitzeko hausnaketa sustatu; hala isladatzen dituzten lan literario eta grafiko hoberenak saritu; pertsona desgaituen boluntariotza eta hiritar plataformatan parte hartzearen errealitatea baloratu; pertsona itsuekiko, edota ikusmen desgaitasunak dituztenekiko hirian egindako ekinbide azpimarragarriak saritu.

 

Ingurugiro ihardunaldiak

Ingurugiro ihardunaldiak egunero burutuko dira, eta sarrera dohan izango da eta hiritarrek parte hartzeko aukera edukiko dute Europa Jauregian eta Vital Kutxako Luis Ajuria areetotan.

Pertsona desgaituen gizarte parte hartze eta boluntariotza ihardunaldia

Ekainaren 28an, 10.00tik 14.00ra, Europa Jauregian Pertsona desgaituen gizarte parte hartze eta boluntariotza ihardunaldia ospatuko da. Helburu nagusia gizarte zibilaren eratze prozesuan et aboluntariotzaren alorrean pertsona desgaituek betetzen duten tokiaren inguruan gogoeta egitea da, baita pertsona desgaituen gizarteratzearen aldeko lana definitzea ere. Zenbait argudio aldez aurretik jaso ditugu www.oncevitoria.com webgunearen bitartez, eta ondorioekin dokumentu bat egingo da aipatu helburuak lortu asmoz etorkizunari begira baliagarria izateko. 

Jokuen Jaialdiarekin kolaborazioa. Ipuin eta lan grfikoen lehiaketa

Gasteizko Jokuen Jaialdiak elkarlana egingo du ONCE ren Astearekin batera, eta hainbat jarduera bertan burutuko dira. Ostegunean, hilaren 28an (18.00tan) bi lehiaketetako gazte eta haurren kategoriari dagozkien sariak emango dira. Hiria ingurugiro aldetik jasangarria izanik modu solidarioan pertsoan desgaituentzako ere izan dadin hobeto isladatzen dituzten lanek jasoko dute saria.Ostiralean, hilaren 29an, Ama Birjina Zuriaren plazan gazte eta haurrek euren izenak braillez txapatan jartzeko tailerra egingo da, horre zgain itsu- itsuan korrika egien ere erakustiko zaie.

ONCEren Eguna, XVII  “gizarte bateratzaile baten aldeko” Kriskitin Lasterketa

ONCEren Astea ekainren 30an amaituko da, eta egun horretan ONCE ren Eguna ospatuko da hiriko kaleetan zehar. Ekitaldi nagusia Principal Antzokian egingo da, eta nobedade aipagarriena aurten ONCEren Egunarekin bat XVII “gizarte bateratzaile baten aldeko” Kriskitin Lasterketak egingo duela da, gainera aurten Foruen plazatik aterako da lasterketa. Behin amaitu ostean Urrezko Kriskitina emango da. Hautagaiak Arabako Gurutze Gorria, Vicente Abreu Fundazioa eta www.elkarteak.info dira. Hiritarrek botuak emna dizkiete hilabete honetan www.oncevitoria.com bidez. Bozkatzeko epea datorren ekainaren 26an amaituko da.

Lasterketa amaututakoan hiritarrek ONCEko afiliatuekin batera Walk On Project (WOP) Elkartean Foruen plazan eskeiniko duen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute haien helburuekin bat eginik, hots gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko terapien adeko ikerketaren sustapena.

Urrezko kriskitin anork irabazi duen, literatura eta lan grafikoak lehiaketen irabazleak, Principal Antzokian egingo den ekitaldia, eta WOP elkartearen xehetasunak ezagutzera emango dira Arabako Foru Aldundiko Prentsa Aretoan, ekainaren 28an, ostegunena, goizeko 11.00tan eskeiniko den prentsaurrekoan.

Egitaraua. ONCEren Astea “Vitoria- Gasteiz, Green Capital Inklu(so)lidarioa)

 

Astelehena, 21/06/25

“Hiru erreak ¿ezagutzen al dituzu?”

Europa Jauregia. Sorgin Etxe Aretoa..

Hizlariak: Factor CO2 eta Javier Mariño (Koopera)

17.00 tan.

Asteartea, 12/06/26

“Energia berriztagarriak”.

Luis de Ajuria Aretoa.  Vital Kutxa.

Hizlariak: Factor CO2 eta Javier Marques (EVE)

18.00tan.

Asteazkena, 12/06/27

“ Auto elektrikoa: Fikzioa ala errealitatea?”

Luis de Ajuria Aretoa. Vital Kutxa.

Hizlariak: Factor CO2, Juan Carlos Escudero (Gasteizko Udala), Arturo Perez (AEDIVE) eta Uribe Kosta Mankomunitateko bozemalea.

18.00tan.

Osteguna, 12/06/28

Pertsona desgaituen gizarte parte hartze eta boluntariotza ihardunaldia

Europa Jauregia. Sorgin Etxe Aretoa.

10.00- 14.00

 

Lehiaketa “inklu(so)lidarioen” sari ematea. Ama Birjina Zuriaren plaza.

18.00tan

 

 “ Zer da gizarte jasangarria eta inklu(so)lidarioa?”

Luis de Ajuria Aretoa. Vital Kutxa.

Hizlariak. Factor CO2 eta Zaramari.

18.00tan

 

Ostirala, 12/06/29

Hiritarren karbono aztarna neurtzeko Standa

Arka Plaza. 10.00-14.00.

 

Joku “inklu(so)lidarioen” haurrentzako tailerra. Ama Birjina Zuriaren plaza (goiz eta arratsaldez)

 

“Karbonoaren aztarna”.

Europa Jauregia. Sorgin Etxe Aretoa.

Hizlariak: Factor CO2, Iñaki Susaeta (IHOBE) eta Kepa Tamames (ADPA)

17.00tan

 

Larunbata, 12/06/30. ONCEren Eguna

10:15tan. Ekitaldi instituzionala. Principal Antzokia.

12:00tan . XVII “gizarte bateratzaile baten aldeko” Kriskitin Lasterketa. Foruen plaza.

13:00tan. Kontzertua. WOP (Walk on Proyect). For

Por ONCE el 2012-06-20