elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Gaztelink. 2.0

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteei eta gazte eragileei zuzendutako lehen sare soziala aurkeztu du: Gaztelink. 2.0 web orrialde berri hau “gizartemugimenduen topagune bat sortzeko abiatu da”.

Facebook eta Tuenti atarien antzeko funtzionamendu batekin baina “sare horiek jasaten duten informazio saturazioa pairatu gabe”, www.gaztelink.org “plaza birtual bat” izateko jaio da. Plaza horretan, gaur egun Interneteko txoko ezberdinetan sakabanatuta dauden informazio eta eragileak bildu nahi dira. Esaterako, gazte-elkarteek, sindikatuek edo instituzioetako gazteria-sailek antolatzen dituzten jarduera, ikastaro, lantalde edo mobilizazio deialdiak. Modu honetan, egitasmo honek eragile ezberdinen arteko “komunikazio eskasa” gainditu nahi du. “Nork ez du noizbait berritzat jotzen zuen proiektu bat martxan jarri eta, handik gutxira, proiektu hori horrezkero martxan zegoela deskubritu?; zenbatetan egon dira hiru hitzaldi arratsalde berean, eta hurrengo egunean, ordea, bat bera ere ez?; zenbat eragile ari dira gauza berean lanean eta, hala ere, ez dute elkar ezagutzen?; zenbat lan bikoizten da?”, argitu du EGK-k. Elkarte-bilguneak azaldu duenez, “ideiak eta proiektuak elkarbanatzeko leku baten premia zegoen; alegia, sareak josteko eta elkartegintza-ehuna indartzeko toki bat: hori dela eta jaio da Gaztelink”.

Por Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) el 2011-03-03
Estekak
Gaztelink