Eguna: Martxoak 23 , larunbata
Ordutegia: 10:00etatik 14:00era eta 16:00etatik 20:00etara
Tokia: Ai Laket!!-eko egoitzan, Herreria kalea 43 tris, Gasteiz.
Hizkuntza: Euskaraz edo gaztelaniaz (Bi taldetan edo bakar batean egiteko aukera, izen-emateen arabera).
Plazak: gutxienez 10 eta gehienez 30 (Bi talde egiten badira, gutxienez 5 eta gehienez 15)
Formakuntza kurtso hau, elkartearen arrisku murrizketa eta gozamenen kudeaketa programetan; hala nola, Testing-a, Puntu Informatiboak, Ai Test gunea edota komisioetan (degenerada, komunikazioa, I+D+I)… parte hartu nahi duten boluntario edo bazkide berriak gaitzeko pentsatua dago. Betiere, kontuan hartuta Ai Laket!! droga erabiltzaile edo erabiltzaile ohiek osatzen dugula eta ondorengo hauek direla gure helburuak:
Bestalde, baliteke norbaitek elkartean boluntario edo bazkide kolaboratzaile gisa parte-hartzeko asmorik ez izatea, baina bere lanbideagatik edo jakin-minagatik lantegi honetan parte hartu nahi izatea.
Horregatik, formakuntza ikastaro honek bi kuota mota ditu:
ð Boluntario eta bazkide berriak: 5 € (elkartean parte-hartzeko edo bazkidetzeko asmoa duten pertsonak).
ð Bestelakoak: 25€ (formakuntzan interesa duten pertsonak, baina elkartean parte-hartzeko asmorik ez dutenak).
Ikastaroaren edukiak:
GOIZEAN (10:00-14:00)
ARRATSALDEZ (16:00-20:00)