elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Enplegurako Coaching-a eta enpresetan espezializatutako prestakuntza

Sartu Arabatik datorren irailean hasiera emango diogun programa aurkezten dizuegu "Enplegurako Coaching-a eta enpresetan espezializatutako prestakuntza". Ikastaroak bi atal nagusi ditu: lehenengoa teorikoa (enpleguarekin lotutako zeharkako eskumenak); bigarrena berriz, praktikoa (norberaren helburu profesionalera egokitutako espezializatutako prestakuntza enpresan).

Iraupenari dagokionez, atal teorikoak 100 orduko iraupena izango du eta praktikoak 200 ordukoa (gehienez). 

 

DATAK:

  1. Teoria: apirilaren 15etik maiatzaren 17ra (Oreitiasolo kalea 10)
  2. Espezializatutako prestakuntza: maiatzetik aurrera.
     

Zuen entitate/ elkarteko erabiltzaileren batek programan interesa izango balu eta baldintzak betetzen baditu, haren CV edo Izen-Abizenak, NAN/NIE eta telefonoa bidali eta berarekin kontaktuan jarriko gara. Izena emateko azken eguna apirilaren 2a izango da, posta elektronikoaren bidez (asanbizente@alava.sartu.org).

Aukeraketa prozesuak bi atal izango ditu:

  1. Idazmen eta irakurketa maila neurtzeko proba.
  2. Banakako elkarrizketa.

Parte hartzeko baldintzak hurrengoak dira:

  1. Programaren ordutegira egokitzeko aukera eta lanerako motibazioa.
  2. Prozesu osoan zehar ikasi eta parte hartzeko jarrera.
  3. Norberaren helburu profesionalarekin lotutako aurretiko formakuntza edo/eta esperientzia
  4. Prozesua erabilgarria izateko irakurmen eta idazmen maila
  5. Berehalako laneratzea ahalbideratzen duen egoera (administratiboa atzerritarren kasuan, juridiko-penitentziarioa zigor sistematik eratorritako pertsonen kasuan; etab
Por Sartu-Araba el 2024-03-11