elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Yayo Herrerok hitzaldia eta ikastaroa eskainiko du asteizen: toki irekiak

2024a etorkizunari begira hasiko dugu, errealismoz, baina baita itxaropenez ere, gure ingurune naturalarekin lotzen gaituzten eta lurrean bizitzeko modu adeitsuagoetan pentsarazten diguten bi jarduerekin, Yayo Herreroren eskutik.

Otsailak bisita berezia ekarriko digu Gasteizera. Yayo Herrerok hitzaldi bat eta ikastaro bat emango ditu berriro Balio Faktorian. Bertan, galdera honetan murgiltzera gonbidatuko gaitu: nola prestatu lurreratze behartua Lurrean eta gorputzetan? Bi jarduera horiek planetarekin eta gure buruarekin dugun harremana ekofeminismotik nola eraldatu hausnartzeko eta ideiak partekatzeko balioko dute. Hitzaldirako sarrera librea izango da, otsailaren 16an 19:00tan Aldaben. Ikastaroa larunbatean izango da, 17an 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta izena eman eta 15 €-ko matrikula ordaindu beharko da.

Jarduera hauei buruzko informazio zehatzagoa webgune honetako “programa” atalean duzue, begiratu bat eta anima zaitezte parte hartzera!

Por SETEM Hego Haizea el 2024-02-09