elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Etikasi 2024ko deialdia zabaldu du EGK-k

Etikasi giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bat da. Programaren helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da. Poloniara, Ipar Irlandara eta Euskadira hezkuntza-bisitak egiten dituzte programako parte-hartzaileek. Leku hauek indarkeriak markatutako giza eskubideen urraketak izan dituzte. 

NORK HARTU DEZAKE PARTE? 

Programak bi modalitate ditu, zuzentzen den gazte taldearen arabera.

Lehen taldea: Polonia. Ikastetxeei eskaintzen zaie modalitate hau, Batxilergoko 1. mailako ikasgelentzat (30 ikasle, gehienez). Krakoviara (Polonia) joango da ikasgela ekainaren 17tik 20ra. Bertan, Krakovia eta Auschwitz bisitatzeko aukera izango dute. Informazio guztia hemen.

Bigarren taldea: Ipar Irlanda eta Euskadi. 18 eta 30 urte bitarteko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko graduko 20 gaztek izango dute parte hartzeko aukera. Bi bidaia egingo dituzte: uztailaren 2tik 6ra Ipar Irlandara (Belfast eta Derry) eta urriak 5-6ko asteburua Euskadin (Pasaia eta Errenteria) igaroko dute. Informazio guztia hemen.

NOLA HARTU DEZAKET PARTE?

Modalitate bakoitzak parte hartzeko baldintza desberdinak ditu.

Lehen taldea: Polonia. Parte hartzeko, bi pauso jarraitu behar dira: 1) ikasgelako tutoreak bete beharreko izen ematea eta 2) ikasleek egindako giza eskubideen gaia lantzen duen bideo bat, ikasleek egindakoa. Epea: martxoaren 15era arte. Baldintzak, ebaluazio irizpideak, epeak eta gainerako informazio guztia hemen.

 

Bigarren taldea: Ipar Irlanda eta Euskadi. Kategoria honetan parte hartu dezaketen gazteek honakoa egin beharko dute: 1) izena eman, 2) ikasturte honetako matrikula bidali 3) ingeleseko B2 maila dutela frogatzen duen ziurtagiri bat eta 4) giza eskubideei buruzko hausnarketa propio bat (1200 eta 1500 hitz artean). Epea: martxoak 17ra arte. Ondoren banakako elkarrizketa bat egin beharko dute. Baldintzak, ebaluazio irizpideak, epeak eta gainerako informazio guztia hemen.

Bi modalitateetan bidaiak baino lehen formakuntza bat egingo da eta bidaiaren ondorengo itxiera-saioa egin beharko dituzte ikasleek.

HAUTAKETA PROZESUA

Plaza mugatuak daudenez, hautagaien ebaluazioa egingo duen epaimahai bat izendatuko da. Epaimahaiak eskumena izango du deialdiaren baldintzak betetzen ez dituzten eskaerak ez onartzeko edo deskalifikatzeko. 

Hautatze-prozesua amaitzen denean emaitzak jakinaraziko dira eta Euskadiko  Gazteriaren Kontseiluak (EGK) komunikatuko die ebazpena parte hartzaile guztiei.

Gastu guztiak EGK-ko ordainduko ditu (hegaldia, bidaiako asegurua, hostela, dietak…).

Zalantzarik izanez gero, edota informazio gehiago jakin nahi baduzu, deitu edo bidali WhatsApp bat 688 737 097 / 943 42 97 67 telefonora (Ainhoa) edota idatzi bakea@egk.eus helbidera.

Por Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) el 2024-02-05