elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Energia Berriztagarrien Komunitateak sortzeko hitzaldiak

Gasteizko Udala trantsizio energetikoa lantzen ari da, eredu-aldaketa segurua, bidezkoa eta inklusiboa lortzeko. Horregatik, Gasteizen energia-komunitateak martxan jartzeko apustua egin dute udaletik. Lan horretan Goienerrekoak bidaide izango gaituzte. Lehen ere Goienerren ari gara beste zenbait energia-komunitaterekin lanean (Orexa, Hernani, Errenteria, Zestoa, Leitza, Lea Ibarra, Otxandio, Balmaseda, etab.). Zalantzarik gabe trantsizio energetiko demokratikoago bat egiteko laguntzaile garrantzitsuak izango dira.

Pasa den otsailaren 10ean Europa Jauregian eskainitako ekitaldi jendetsuaren ondoren, hitzaldi gehiago antolatu ditugu auzoetan, komunitate hauek zer diren, mota honetako energia-komunitate bat abian jartzeko arrazoiak zein diren, zein motako proiektuak jarri daitezkeen martxan, nola gauzatu daitezkeen eta zein onura ekonomiko, ingurumeneko eta sozial ekarriko lizkiokeen zure auzoari, ... eta beste hainbat zalantza argitzeko. Hurrengo hitzaldiak Salburua, Zabalgana, Abetxuku, Ali-Gobeo, Sansomendi, Lakua 05, Ariznabarra, Adurza, Batan, Mendizorrotza, San Kristobal eta Goikolarra auzoetan  izango dira. Montehermoso Kulturgunean euskarazko saio bat egingo da. Gasteizko Udalaren web orri honetan kontsulta ditzakezue guztiak.

Por Goiener Elkartea el 2022-05-24