elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Elkartasuna aktibatu da Euskadin Ukrainako krisia dela eta.

Gerrari ez esaten diogu eta herritarren esku jartzen dugu informazio baliagarria.

Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundea Euskadiko 81 garapenerako GKEz osatutako kolektiboa da. Horiek garapenerako lankidetzan eta gizartea eraldatzeko hezkuntzan lan egiten dute.

Hurrengo estekan ezagutu dezakezu Ukrainari buruzko zenbait informazio. Alde batetik, Ukrainako eskualdean lanean ari diren Euskadiko GGKE-en zerrenda aurkituko duzu. Bestetik, beste gizarte-kolektibo batzuk ere aletu ditugu gai horretan lan egiten dutelako. Halaber, erakunde publikoen zenbait informazio interesgarria gehitu dugu herritarren elkartasuna bideratzeko edota Euskadira etortzen ari diren pertsonak laguntzeko.

Gainera, GGKE-en aholkuak edota jarraibideak jorratzen ditugu hausnarketa eragiteko, esate baterako, egoera honetan nola parte hartu eta testuinguru honetan nola lagundu epe luzeko eta benetan eraldatzailea den elkartasuna sustatzeko. Horrez gain, gure erakundearen posizionamendua aurkituko duzu inbasioaren inguruan.

Por Euskadiko GGKE-en Koordinakundea el 2022-03-28