elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Etikasi programaren 2021ko deialdia ireki du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK)

Bidaia hezigarrien bitartez gazteek etika eta giza eskubideei buruz ikastea da programaren helburua. 18-30 urte arteko unibertsitateko graduko edo lanbide heziketako ikasketak egiten dauden gazteentzako deialdia ireki da azaroan egingo diren bidaietarako.

Etikasi programa originalean, Belfastera joateko aukera eskaini genuen, baina pandemia egoerara egokitu behar izan dugunez, indarkeria eta giza eskubideen urraketagatik markatutako Euskadiko herri eta leku ezagunetara joateko bidaia hezitzaileak prestatu ditugu:

  • Lehen taldea: hiru eguneko asteburuko bidaia Pasaia eta Errenteriara, azaroaren 12, 13 eta 14ko asteburuan.
  • Bigarren taldea: egun bakarreko txangoa Lemoizera, azaroaren 20an.

Era berean, bidaiara joan aurretik formakuntza bat jasoko dute ikasleek, eta bidaia ostean itxiera saioa egingo dugu.

Zabaldu berri dugun deialdia urriak 1 arte egongo da irekia eta xehetasun guztiak hemen bildu ditugu.

Parte hartzeko honako dokumentazioa bidali behar da bakea@egk.eus helbidera urriaren 8rako:

  • Izen emateko eranskina  urriak 1a arte (bidali beharreko lehen gauza da, gainerakoa urriaren 8ra arte bidali daiteke).
  • Datuen babeserako fitxa.
  • Egiten ari diren ikasketetan onartuak izanaren ziurtagiri bat (matrikula, adibidez).
  • Asko jota bi minutuko aurkezpen bideo bat grabatu beharko dute eta beren burua aurkeztu, euren interes, jakin-minak, bizipenak edota bizikidetza eta giza eskubideekin erlazionatutako motibazioak laburki azalduz.

Edozein zalantza izanez gero, idatzi bakea@egk.eus helbidera edo deitu 688 737 097  telefonora (Ainhoa). 

Por Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) el 2021-09-14