elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Elikadura baino gehiago: ekimen agroekologikoak Beizaman

Gizpukoako Beizama herrira goaz bideo-bisita honekin. Bertan, ekoizle agroekologikoak eta aterpetxe turistikoa ezagutuko ditugu. Etorri gurekin zoragarrizko pan honetara!

Pentsatu al duzu inoiz nondik datozen egunero hartzen dituzun elikagaiak? Jaten dugunaren atzean hainbat istorio daude eta horietako batzuk ezagutu nahi izan ditugu Gipuzkoako Beizama herrira hurbilduta.

Ermuatik, Gasteiztik, Bilbotik eta Aiaraldeatik antolatutako bisita presentzialak bertan behera gelditu zirenez, Beizaman ezagutu daitezkeen ekimenak zuen etxeetara gerturatuko dituen bideo-bisita berezi bat prestatu dugu. Bideo honetan Leire, Kelo, Itxaso eta Luisja ezagutuko dituzue eta, haien eskutik, elikagaiak baino askoz gehiago sortzen duten ekimenak. Izan ere, baserritarrak landa eremuko ondare naturala eta kulturalaren zaindariak dira.

Beizaman topatuko dituzue, besteak beste, txakolina, ogi artisaua, hazi ekologikoak… are landa turismoa ere. Baina ez ahaztu zuengandik gertu horrelako ekimen gehiago badituzuela, eta denon esku dagoela elikadura eta garapen eredu bidezko eta jasangarriago bat babestea.

 

Bideo honekin Balio Faktoriaren 2019-20 ikasturteari amaiera eman diogu, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako zein Bizkaiko Foru Aldundien diru laguntzei esker ekoitzi dugu.

Por SETEM Hego Haizea el 2020-06-19