elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Ez ordaindu gerrarik. Armagabetu zure zergak errenta-aitorpena egitean

Beste urte batez, zerga-ordainketako bulegoak irekiko ditugu. Horietan, aurretiko hitzorduarekin eta doan, Errentaren Aitorpena egingo dizugu, Eragozpen Fiskala barne.

Gerra da gizateriaren aurkako krimenik handiena. Mundu bidezkoago bat eraikitzeak haren kausa guztiak desagerrarazteko borroka egitea dakar. Horietako bat haren finantzaketa da. Horretarako, hainbat kolektibok Gastu Militarrari Eragozpen Fiskala egiteko kanpaina abiarazi dugu.

Gerren finantzaketan estatuari ekonomikoki laguntzeari uko egitea da eragozpen fiskala. Desobedientzia zibileko ekintza bat da, eta zergen zati bat ogasunei ordaintzeari uztean datza, kopuru hori izaera eraldatzaile eta solidarioa duten alternatibak eraikitzen lan egiten duten beste herri ekimen batzuetara bideratzeko.

Beste urte batez, zerga-ordainketako bulegoak irekiko ditugu. Horietan, aurretiko hitzorduarekin eta doan, Errentaren Aitorpena egingo dizugu, Eragozpen Fiskala barne.

Eskatu hitzordua! Nola?

deitu 945 21 48 88 zenbakira (goizeko 9etatik arratsaldeko 14etara) edo eragozpenfiskala.araba@gmail.com helbidera idatzi. Ekainaren 16tik urriaren 1era arte emango dira hitzorduak.

Por SETEM Hego Haizea el 2020-05-25