elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Eman izena SETEMen prestakuntza-jardueretarako, Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolan

Joan den urrian, Vitoria-Gasteizen, Udalaren Jabetze Feministarako Eskola inauguratu zen. Ikasturte honetan, 2019ko maiatzera bitartean, 72 prestakuntza-aukera eskaintzen dira, eta haietatik, 22 hiriko hainbat erakunderen lankidetzarekin eramango dira aurrera. Halakoen artean, SETEMen Balio Faktoriarekin lankidetzan antolatutakoak nabarmenduko ditugu.

Bere eskaintza ezagutarazteko, Udalak informazio-liburuxka bat argitaratu du bere webgunean, eskaintzen diren jarduera guztiak eta lotutako informazio guztia jasota. Dokumentu horretan, honako jarduera hauetan aurkituko gaituzu:

  • ‘Indarkeria kontsumitzen dugu?’ (41. orrialdea), “Fabricando mujeres” («Emakumeak fabrikatzen») dokumentalaren aurkezpena azaroaren 28an. Sarrera librea.
  • ‘Kontsumo-aukera feministak’ (51. orrialdea) lantegia, urtarrilean. Izena eman behar da.
  • ‘Hego-feminismoak’ (60. orrialdea) ikastaroa, martxoan. Izena eman behar da.
  • ‘Gatazkak, boterea eta emozioak gure kolektiboetan’ (64. orrialdea) jarduerak jendeari zabaldutako eztabaida-mahai bat izango du, bai eta sakontze-ikastaro bat ere; azken horretarako, izena eman beharko da.

Toki gutxi geratzen da ikastarootarako, eta haietakoren bat interesatzen bazaizu, gomendatzen dizugu lehenbailehen izena eman dezazula, Udalaren webgunean, 010 zenbakira deituz, edo hiriko gizarte-etxeetan eta kirol-instalazioetan.

Balio Faktoriaren beste edozein jardueratan izena emateko, jo hona.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-11-27