elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Onura sozialen alde egiteko bost modu, gastu militarren ordez

Finantza etikoak ardatz hartuta, martxoan, SETEMen Balio Faktorian gogoeta egin dugu bakoitzak gerrei ez laguntzeko eta aurka egiteko ditugun aukeren inguruan. Maiz pentsatzen dugu ez daukagula horretarako aukerarik, armetan inbertitzeko erabakiak estatuetako goi-mailetan hartzen dira eta. Alabaina, Arcadi Oliveres-ekin izan genuen topaketan eta antolatu genuen antimilitarismoari eta feminismoari buruzko ikastaroan oharrak hartu genituen aurrera eraman ditzakegun zenbait ideiaren inguruan.

“Zer egin zure diruak gerra ez elikatzeko?” galderari erantzunez Arcadi Oliveres-ek eta SETEMek errepasatu genituen nondik datorren armamentuaren finantzaketa, arreta bankuetan eta Estatuan jarrita, batak zein besteak herritarren diruarekin: haien aurrezkiekin eta haien zergekin, hurrenez hurren. Eta geure buruari galdetu genion, ezer egin dezakegu bankuek eta Estatuak gure dirua militarismoan inbertitzea galarazteko? Zorionez, bai! Ideia batzuk:

1- Banka Armatua Kanpainan laguntzea. Espainiako banku nagusiek armetan egiten dituzten inbertsioak ikertu eta salatu egiten ditu. BBVA, Santander, Caixabank, Sabadell edo Bankia bankuen akzioak badituzu, kanpainari laga ahal dizkiozu, akziodun-batzarretan esku har dezaten eta bankuei zuzenean halako inbertsioak uzteko eska diezaieten.

2- Zure aurrezkiak banka tradizionaletik banka etikora aldatzea, ziurta dezazun armamentua finantzatzeko ez erabiltzea, ez eta ondorio sozial negatiboak dituzten helburuetarako ere.

3- Gastu militarrari eragozpen fiskala egitea errenta-aitorpenean. Horrela, Estatuari erakusten diozu ez duzula lagundu nahi gastu militarretan, eta, horren ordez, erabaki dezakezu zein helburu soziali bideratu zure zergen zenbateko hori.

Oliveres-ek topaketan esan zuenez, zerga-iruzurra pertsegituko balitz, diru horrekin pentsioek % 80 igo ahalko lirateke. Horri batzen badizkiogu gobernu zentralak armei lotutako hainbat helburutarako erabili zituen 18.000 milioi baino gehiago euroak, imajinatzen dugu zenbat hobe genezake gizarte-ongizatea?

Horregatik, hilabete honetan ikusi dugu gerren aurka era aktiboago batean parte hartzeko moduak ere badaudela:

4- Errealitate bidegabeen aurrean desobedientzia zibileko kanpainak edo ekintzak gauzatuz. Horretarako, Madrileko AAMOCeko lagunek gurekin partekatu zituzten eskuliburuak hartuko ditugu gidari.

5- Salatzeko eta bakea eraikitzeko ekimenekin bat egitea, hala nola Madrileko Mujeres de Negro mugimenduarekin edo Emakumeok Gerraren Aurka Gasteizkoarekin.

Ikusten duzunez, badira hainbat aukera denok aurrera eraman ditzakegunak, gerrei ez laguntzeko. Baten bat gauzatzera animatzen?

Por SETEM Hego Haizea el 2018-04-06