elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Badira bost urte Rana Plaza hondamenditik. Aldatu al da ehungintza? Arropa arduratsua kontsumitzeko prestakuntzak

Bazenekien apirilaren 24an bost urte beteko direla ehungintza-industriaren historiako hondamen handiena gertatu zenetik? Bangladeshen izan zen, Rana Plaza erakina behera etortzeak 1.100 langile baino gehiago hil eta 2.000tik gora zauritu zituenean. Horregatik, SETEMen Balio Faktorian apiril honetarako arropa-kontsumoa hautatu dugu, kontsumo arduratsuari buruz prestatzen jarraitzeko.

2013ko apirilaren 24 hartan, langileek ez zuten lanera sartu nahi gero gainean erori ziren eraikinean, zeukan egoeraren seinaleak ematen hasia baitzen. Hala eta guztiz ere, kale gorrira botako zituzten mehatxupean eta batere babes sindikalik gabe, sartzera beharturik aurkizu ziren, marka ezagunenen arropa jostera, miseriazko soldata batzuen truke.

Gero gertatu zen guztiaz hitz egitera Kalpona Akter etorriko zaigu Balio Faktoriara, ehungintza-industrian lanean 12 urte zituela hasi zen banglaseshtar sindikalista eta aktibista bat. Haren eskutik ezagutuko dugu nola izan ziren gertaerak eta nola ari den Asiako herrialde hartan aurrera eramaten ehungintzako langileen giza eskubide zein lan-eskubideen aldeko borroka. Kalpona Akter-en bisitarekin, Balio Faktoria hedatu egingo da, eta berarekin hiru hiritan izango gara:

Apirilak 12, osteguna, 19:00etan Vitoria-Gasteizko Goiuri jauregian.
Apirilak 13, ostirala, 19:00etan Donostiako Emakumeen Etxean (haiekin batera antolatuta).
Apirilak 14, larunbata, 11:00ean, Bilboko Bidebarrietako liburutegian (Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxarekin batera antolatuta).

Egun batzuk geroago, apirilaren 19an, gaian sakontzen jarraituko dugu, ‘The true cost’ filmaren inguruko dokuforum batekin; solasaldian izango ditugu Iratxe Arteagoitia, Arropa Garbia Kanpainaren ordezkari, eta Katalin Antxia, The Modu Bat proiektuaren sortzailea. 19:00etan izango da, Vitoria-Gasteizko Montehermoso jauregian. Sartzea libre izango da, tokiak bete arte, Kalpona Akter-ekin egingo diren topaketetan bezala.

Gure arroparen bizitza luzatzeko moduak ezagutzeko, arropak birziklatzeko sormenezko lantegi bat antolatuko dugu, Truca Rec elkartearekin batera. Lantegi hori apirilaren 14an egingo da, Gasteizko Simone Beauvoir elkarte-etxean, 10:30etik 13:30era. Izena eman beharko da.

Hileko azken jarduera izango da ‘La moda me incomoda. Violencias machistas en la industria textil, desde la producción al consumo’ ikastaroa, ehungintzaren katearen bi muturretan sakonduta, alegia, ekoizpenean eta kontsumoan. Ikastaroa emateko, Arropa Garbia Kanpaina eta Lucrecia Masson aktibista antirrazista eta transfeminista izango ditugu. Ikastaroa apirilaren 21ean izango da (10:30etik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara), eta izena eman beharko da.

Anima zaitez parte hartzera eta arropa-kontsumo arduratsuago bat egiteko gakoak ezagutzera. Zure zain egongo gara!

Por SETEM Hego Haizea el 2018-04-06