elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Zer egin zure diruak gerra elika ez dezan? Arcadi Oliveresekin topaketa eta antimilitarismo eta feminimoari buruzko ika

Balio Faktoria, SETEMek abiatu berri duen formazio eraldatzailearen egitasmoak, gogor hasiko da bidegiten. Martxoan finantza etikoak jorratuko ditugu, Zer egin gure diruak gerra elika ez dezan? geure buruari galdetuz. Horretarako bi jarduera burutuko ditugu Gasteizen, eta ziur gaude zure interesekoa izango direla.

Datorren martxoaren 20an Arcadi Oliveresekin topo egingo dugu. Gasteizko Montehermoso Kulturunean, arratsaldeko 19etan, izango da topaketa. Gure dirua eta guden arteko harremanaz arituko gara bertan, paradisu fiskalak, zerga-iruzurra edota eragozpen fiskala bezalako gaiak azaleratuz. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte. 2011n Andreu Buenafuenteri erantzun ziona errepikatuko al du?

Eta egun batzuk geroago, antimilitarismoaren eta feminismoaren inguruko ikastaro bat burutuko dugu. Ikastaroa martxoaren 23an (16:30etatik 19:30etara) eta 24ean (10:30etatik 13:30etara) izango da SETEMek Gasteizen duen egoitzan (San Vicente de Paul kalea, 10). Izena ematea beharrezkoa da.

Desobedientzia zibilaren gaian sakonduko dugu eraldaketa politikorako tresna gisa, bere aukerak, zailtasunak eta lorpenak. Gainera, emakumeek gerretan eta bakearen berreraikuntzan duten papera landuko dugu, Beltzez Jantzitako Emakumeen kasuan erdiratuz. Begiratu HEMEN informazio gehiago.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-03-19