elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Emakume lesbianen kolektiboaren oroimen historikoa berreskuratzen Euskadin eta Chiapasen

Azaroaren 29an eta abenduaren 3an, gonbidatu egiten zaitugu oroimen lesbofeminista berreskuratzeari buruz Vitoria-Gasteizen antolatu ditugun jardueretara. K’inal Antzetik Chiapasen gure antolakunde kidea denaren eskutik, eta “Identitate lesbikoak mugen gainetik” izenburuz, aukera izango dugu solasaldiak partekatzeko, bai eta dokumental baten eta zenbait testu literarioren aurkezpena ere.

Lehen jarduera SETEMek Gasteizen duen egoitzan izango da (San Bizente Paulekoaren kalea, 10 - behea), 18:00etan. Han, Chiapaseko emakume lesbiana batzuek egindako dokumentala aurkeztuko da. Proiekzioaz gain, solasaldia egongo da Marla Gutiérrez eta Yolanda Castro K’inal Antzetik-eko kideekin.

Bigarren jarduera Súkubo espazioan izango da (Antepara kalea, 5), abenduaren 3an, igandea, 12:30ean. Bideo batzuk eta Ozeano Atlantikoaren alde bateko eta besteko hainbat emakumeren testuak biltzen dituen koaderno bat aurkeztuko dira. Píkara Magazine arduratuko da aurkezpenaz, koadernoaren proiektuan eta prestaketan aktiboki parte hartu du eta. Halaber, K’inal Antzetik-eko edo 7menos20 kolektiboko kideak egongo dira.

Bi antolakunde horiek, gainera, harremanak sortzeko aukera izan dute, elkarren lurraldeetara zenbait bisita eginda, Euskadiko eta Chiapaseko emakume lesbianen kolektiboaren errealitatea ezagutzeko, eta baterako jarduerak planteatzeko, emakumeon oroimen historikoa berreskuratze aldera. Jarduera horiek “Identitate lesbikoak mugen gainetik” proiektuaren barruan dagoeneko egindako lanaren (Vitoria-Gasteizko Udalak finantzatua)  jarraipena dira. Ordukoan, 2015. urtean,  “Esas, ellas, nosotras” dokumentala aurkeztu ahal izan genuen, komunitate indigena zein hiriko komunitateetan kolektiboak 1985etik izandako borroka eta erresistentzietan zehar ibilbidea egiten duen dokumental bat.

Zure zain egongo gara!

Por SETEM Hego Haizea el 2017-11-28