elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Egin "Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak" ikastaroa eta bidaiatu

Urriaren 7an hasiko den Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak ikastaroa egiteko izen-emate epea irekita dago. Azkeneko aldiz burutuko da prestakuntza hori aurten, zein azken urteotan bezala 90 ordukoa izango da. Gasteizeko eta Bilboko SETEMen egoitzetan izango dira 10 moduluak, txandaka.

Oraingo honetan nobedade berezi bat dakar ikastaroak: hurrengo udan SETEMek Latinoamerikan antolatzen dituen Elkartasun auzolandegietara bidiaitzeko aukera emango du. Era berean, deskontu bereziak izango dira erakunde sozialekin edota ekonomia sozial eta solidarioaren erakundeekin lotura duten pertsonentzat.

Bidaiatu nahi edo ez, prestakuntza honek badu interes handia, orobat, beren inguruko errealitate sozial, ekonomiko eta kulturala zalantzan jartzen duten pertsonentzat, bidezkoagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa den eredu batera zuzentzen diren ekimenak ezagutu eta praktikan jarri nahi dituzten horientzat. Entzute handiko irakaslegoarekin, bai arlo akademikoan, bai gizarte mugimenduetan.

Interesaturik al zaude? Ikusi ikastaroaren egitaraua eta eman izena HEMEN. Toki kopurua mugatuta dago!

Por SETEM Hego Haizea el 2017-09-14