elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

#GazteokBizikidetzan: Nazioarteko Bakearen Eguna

Irailaren 21ean EGK-k Nazioarteko Bakearen Eguna ospatzeko #GazteokBizikidetzan ekitaldia burutuko du. Albiste honen bitartez, bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

EGK-k elkarrizketa, gogoeta eta adierazpen artistikorako eremu bat irekiko du, Bizikidetza eta Giza Eskubideen errespetuan oinarritutako kulturaren garapena sustatzeko. Horretarako, antzezlan bat ikusi ostean, gazteok egindako irudi eta marrazkien bitartez bizikidetzarekiko hausnarketak partekatuko ditugu. Ekitaldiari amaiera emateko, “desiren putzuan” gazteon etorkizunerako eskariak jasoko ditugu idatzizko mezuen bitartez.

Hauek dira abiapuntu bezala erabiliko ditugun galderak:

Zein da gazteon konpromisoa bizikidetzarekiko? Zeintzuk dira arlo honetan gure ardura erakartzen duten gaiak?
Zer da etorkizunari eskatzen dioguna bizikidetzari dagokionez? Zer eskatuko genioke gizarte nahiz administrazioei?

Noiz: Irailak 21, ostegun arratsaldean.

Non: Bilbon (Irailean zehaztuko da).

Programa:
– Harrera
– Kale Antzerkia “Tras la frontera” (Plataforma Tirante).
– Dinamika parte-hartzailea.
– Ekitaldiaren itxiera: Desiren Putzua eta agurra.

Info+: Ekitaldiaren posterra

Izena emateko: http://bit.ly/2uwOiDt

 

16-30 urte bitarte badituzu eta gaia interesekoa baduzu anima zaitez ekimen honetan parte hartzera!
Gogoratu! EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira.

Por Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) el 2017-07-27