elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

EGK bake&arte doako tailerra antolatu du, animatuko zara?

18 eta 30 urte bitarteko gazte konprometitua eta sortzailea bazara, anima zaitez parte hartzera! 

Arteak, Giza Eskubideen defentsan eta bake kulturaren eraikuntzan duen garrantzia oso handia da. Bi mundu hauek lotzeko helburuarekin, 18 eta 30 urte bitarte duten gazteentzako doako tailer bat antolatu dugu. Saio hauetan, dinamika ezberdinak garatuko ditugu eta gazteok gure iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin lotutako ikuspuntuak, esperientziak eta sentimenduak islatzeko aukera izango dugu. Horretarako hainbat disziplina artistikoz baliatuko gara (literatura, musika, antzerkia, argazkilaritza...).

NON eta NOIZ?

Apirilak 24 (ostirala) 17etatik 20.30etara Gero Arte Kultur Elkartean (Bueno Monreal 18 kalean, Gasteiz). 

Izena eman dezakezu hurrengo estekan: http://goo.gl/forms/ipjgsHXcMv

Info+: bakea@egk.org edo 943.429767 telefono zenbakian 

Por Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) el 2015-04-07
Estekak
bake&arte tailerra