18 eta 30 urte bitarteko gazte konprometitua eta sortzailea bazara, anima zaitez parte hartzera!
Arteak, Giza Eskubideen defentsan eta bake kulturaren eraikuntzan duen garrantzia oso handia da. Bi mundu hauek lotzeko helburuarekin, 18 eta 30 urte bitarte duten gazteentzako doako tailer bat antolatu dugu. Saio hauetan, dinamika ezberdinak garatuko ditugu eta gazteok gure iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin lotutako ikuspuntuak, esperientziak eta sentimenduak islatzeko aukera izango dugu. Horretarako hainbat disziplina artistikoz baliatuko gara (literatura, musika, antzerkia, argazkilaritza...).
NON eta NOIZ?
Apirilak 24 (ostirala) 17etatik 20.30etara Gero Arte Kultur Elkartean (Bueno Monreal 18 kalean, Gasteiz).
Izena eman dezakezu hurrengo estekan: http://goo.gl/forms/ipjgsHXcMv
Info+: bakea@egk.org edo 943.429767 telefono zenbakian