elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Irekita badago "Garapenerako Lankidetzarako Estrategiak" ikastaroaren izena emateko epea

Hainbat esparrutan (giza eskubideak, genero-berdintasuna, garapenerako hezkuntza, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, osasuna eta garapena) garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa eskainiko dugu.

 

Garapenerako lankidetza estrategiak eta proiektuak garatzeko oinarrizko jarduera eta analisirako irizpide eta tresna teorikoak eta praktikoak izango dira, datorren udazkenean hasiko den kurtso honetan. Beti ere, ikuspuntu kritikotik.

Esparru akademikoan nahiz mugimendu sozialen arloan estatu-mailan eta nazioartean ezagunak diren irakasleekin. Arcadi Oliveres esaterako, Katalianako ekonomista eta Justícia i Pau elkartaren kidea da. Elkarte horretan giza eskubideak defendatzen ditu.

Arcadi Oliveresez gain, beste irakasle ezagun batzuk egongo dira. Imanol Zubero (HEGOA/EHU), Iván Forero Robayo (giza eskubideen defendatzailea), María Viadero (Mugarik Gabe) edo Mikel Kormenzana (Ekoizpen)

 Noiz: Larunbatetan (zubiak eta jaiegunak izan ezik), Garapena: 2014/9/26tik 2014/12/20ra.

> Guztira 90 ordu. >

Non: Gasteizen. SETEM Hego Haizeako egoitzan (San Vicente de Paul kalea, 10)
Izena-ematea: 2014/09/24era arte.
Prezioa : 180€/ 120€ langabezientzat / SETEMeko kideentzat deskontua

* Egitaraua ikusteko Klika HEMEN


* Adi egon: Informazio gehiago:  945 120 746, www.setem.org/euskadi edo  formacion.euskadi@setem.org (izena eta mugikorra) 

Por SETEM Hego Haizea el 2014-07-18