elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Gazteak mundubira I. ikus-entzunezko lehiaketa

-Beste errealitate batzuk ezagutzen dituzu eta erakutsi nahi dituzu? 
-Hegoaldera joan zara eta ikusi duzuna azaldu nahi duzu?
-Txirotutako herrialde batera zoaz eta zure esperientzia kontatu nahi duzu?

 

REC sakatu eta

Gazteak mundubira I. ikus-entzunezko lehiaketan parte hartu!

• Gasteizko gazteen bideoen bila gabiltza, hau da, Hegoaldeko herrialdeetan bizitako esperientziak eta herrialde pobreen errealitateak (hango jendearen bizimodua, garapena, kultura…) erakusten dituztenak.

• Bideoak indibidualak izango dira eta euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke.

• Azken lau urteetan grabatutako materiala aurkez daiteke, ez du zertan 2014an grabatutakoa izan behar.

 

18 eta 30 urte bitarte badituzu eta Gasteizen bizi bazara 3 minututan zure ikuspuntua emaiguzu eta saria irabazi. Bidal ezazu zure bideoa irailak 30a arte.

Hedatu, partekatu, komentatu sare sozialetan! #GazteakMundubira

Antolatzaileak: Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea eta Vitoria-Gasteizko Udala

 

Oinarriak kontsultatu

 www.ongdeuskadi.org/gazteakmundubira

Por Euskadiko GGKE-en Koordinakundea el 2014-06-03