elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

60 urte odola ematen

Elkartearen hastapenetan, orain dela 60 urte baino gehiago, helburu genuen odola ematea altruista eta borondatezkoa izatea. Elkartasun ekintza horrek jarraitzen du izaten funtsezkoa Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleek egoki funtziona dezaten.

Gure helburua da herritarrak informatzea odola ematea oinarrizkoa dela eta behar hori handitu egiten dela egunetik egunera.

Elkartea zuzendaritza batzorde batek osatzen du, eta era berean, batzorde hori odol emaile boluntarioek osatzen dute..

Osakidetzaren menpekoa den Transfusio eta giza ehunen, hezur muinaren eta zilbor-hestearen Euskal Zentroarekin batera, herritarrengana heltzen da egunero odola ateratzeko unitate mugikorren bidez (urtero, 370 baino gehiago).

- Ikasketa ertainetako, formazio zikloetako eta unibertsitateko 4.000 ikaslek baino gehiagok informatzeko eskola-programa garatzen dugu eskola-orduetan.

-Abian jarri genuen emaileentzako bidaiak egiteko kultura programa, argazkilaritza lehiaketa eta abar.

-Gurutz Urdiña kirol elkarteak mendi, txirrindularitza eta arrantza ibilbideak antolatzen ditu. Elkartea Gazalbide merkataritza zentroan dago, 19:30etik 21:30etara, eta (www.gurutzurdina.es).

Elkartearen helburuak lortzeko gure lurraldeko eta erkidegoko enpresen, erakundeen eta entitateen laguntza dugu; izan ere, odola ematea errazten dute eguneroko jardunean.

Arabarrak garen aldetik, harrotasunez betetzen gaituzte Udalak, Foru Aldundiak eta Jaurlaritzak gizartearen aurrean egiten dizkiguten aitormenek.

Gure etorkizuna bideratuta dago odola ematea pertsona guztiei errazten jarraitzera eta gaixoek elkartasun ekintza honen onura har dezaten behar duten momentuan.

Por Arabako odol emaileak el 2013-10-17