Ikastaroak, Tailerrak
9:30etatik 13:30etara
Euskadi-Cuba elkartetik "Hegoaldeko emakumeak komunikabideetan. Generoaren ikuspuntutik komunikaziorako tresnak" tailerretara gonbidatzen zaituztegu. Irailaren 28an eta 29an ospatuko dira Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean, Gasteiz.
Jardunaldi hauek “Cuba eta Arabaren artean Berdintasun sareak elkartuz“ proiektuaren barnean kokatzen dira, Arabako Foru Aldundiak finantziatuta. Proiektu hau 2010 urtean zehar garatua izan da.
Ekimen honekin pentsaketa eremuak zabaldu nahi ditugu komunikabideetan, genero ikuspegitik egindako komunikazioa bultzatzeko.
Hizlariak
-ISABEL MOYA. Genero eta Komunikazioko Katedrako presidentea eta Emakumearen Argitaletxearen Zuzendaria, Kuba
-INALVIS RODRIGUEZ. Garapenerako Genroko aholkularia Kuban
Antolaketa errazteko, eta leku mugatuak daudenez, etorriko direnen baieztapena eskatzen dizuegu. Honetarako, helbide honetan komunika zaitezkete gurekin:
sensibilizacion@euskadicuba.org
Tel. 94 415 11 07