elkarteak.org

es
eu
Agenda
LMXJVSD
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Utopiatik egunerokora-Google gabe, aukera burujabeak badira

Actividad

Charlas, Exposiciones

Dónde

Donsoti, Museo San Telmo eta Online

Horario

9:00

Burujabetza, zerbaiten gaineko erabaki ahalmena eta askatasuna izatea da. Guztiok bilatzen dugu hori, gure bizitzaren gaineko erabakiak hartzen ahalegintzen gara, aske sentitu nahi dugulako, gure nortasunari leial, seguru eta egonkor, ez ezeren edo inoren menpeko. Gure buruarekin koherentzian bizitzea garrantzitsua delako guztiontzat.

 

Modu burujabean kudeatu ezin den teknologiak norberaren koherentzia mehatxatu dezake, komunitatearen ekarpenei ateak itxi, hizkuntza txikienei hegoak moztu eta ingurumena zaintzeko ahaleginak zapuztu.

Aldiz, teknologia burujabeek aske egiten gaituzte, garena zaintzen dute. Aukera iraunkorragoen, gizatiarragoen eta arduratsuagoen erakusleiho dira.

Zorionez ez gara etorkizunaz ari, orainaz ari gara. Google unibertsotik haratago, software librea herritarrei hurbiltzeko lan egiten duten kolektiboez, euskarari lekua egiten dioten proiektu teknologikoez. Zorionez, badira.

https://euskarabildua.eus/

Jarraitu online https://www.youtube.com/watch?v=GpC8zOTWAj4

Por Saregune el 23-10-2023
Licencia Contacto