elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

LANKIDETZA FEMINISTA MUNDUA ERALDATZEKO EREDU BERRI GISA

Jarduera

Besterik

Atseginez gonbidatzen zaitugu irailaren 14an Burgelun (Landederra Kiroldegia) egingo den topaketa batean parte hartzera, ikuspegi feminista duen lankidetzarako bideari buruz hausnartzeko, esparru lokala eta globala aintzat hartuta.

 

Bide horretan Estatu mailan zer lan egiten ari den ezagutu, eta kontzeptu hori gure lanean nola txertatu aztertuko dugu, bai eta horrek Arabako lurraldean zer inplikazio eta erronka dituen ere. Topaketan mokadutxo bat hartzeko aukera izango dugu, goiz erdian, esperientziak giro informalagoan partekatzen jarraitu ahal izateko.

Izen-emateak irailaren 7ra arte https://forms.gle/bb3i2EYTC1QoMumUA

Ekitaldi hau Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak antolatu du, Arabako Foru Aldundiaren eta Burgeluko Udalaren laguntzarekin.

Informazio gehiago: araba@ongdeuskadi.org / 945280745

Izena ematera animatzen zaituztegu!

Por Euskadiko GGKE-en Koordinakundea el 2023-07-10
Lizentzia Kontaktua