elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Mahai-ingurua: Iraultza armairu barruan: nire arropa jasangarria izan al daiteke? (gazteleraz)

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

19:00

Prezioa

Gratis, hasta completar aforo

Topaketa honetan, moda azkarraren ondorioez jabetzeaz gain, azpimarratuko dugu nola lagun diezaiekegun sektorea eraldatzeko gauzak beste modu batera egiten ari direnei, kontsumoaren eta mobilizazioaren bidez.

Gehienok Txileko zabortegien arropa pilaketaren irudiak ikusi ditugu, edo Txinako edo Bangladeshko langileen esplotazioaz hitz egiten entzun dugu. Hala ere, askok oraindik ez dakigu nola egin dezakegun gustura janzteko, baina eredu toxiko eta jasanezin honen erantzule diren marka handiak aberastu gabe. Topaketa honetan, moda azkarraren ondorioez jabetzeaz gain, azpimarratuko dugu nola lagun diezaiekegun sektorea eraldatzeko gauzak beste modu batera egiten ari direnei, kontsumoaren eta mobilizazioaren bidez.

Noiz? Apirilak 20, osteguna, 19:00etan 
Non? Aldabe Gizarte Etxea (Vitoria-Gasteiz) 
Toki-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte 

Parte-hartzaileak:

Laura Opazo, modan espezializatutako komunikatzailea da. Esparru horretan, 2001az geroztik, komunikazioa, estilismoa eta marketina lantzen ditu, eta horrek sektorearen ikuspegi holistikoa eman dio. Bere ibilbidean zehar, prestakuntza jaso du ISEMen enpresak zuzentzeko eta kudeatzeko MBA batekin eta REASek eta Madrilgo Merkatu Sozialak emandako moda iraunkorreko ikastaro batekin. 2020an, bere lehen liburua aurkeztu zuen, Armario sostenible, kontsumo adimendun eta kontzienteari buruzkoa, Zenith Greenen eskutik (2. edizioa). Gaur egun bere bigarren liburua argitaratu berri du, La moda es revolución, argitalpen-zigilu berarekin, eta marketin digitalean egiten duen lana hainbat hedabiderekin egindako kolaborazioekin uztartzen du, hala nola Canal Decasa, Eltiempo.es eta EsRadio, non Moda en Onda atala koordinatzen duen, A media luz magazinean.

Airí Ferrer, Diseinuan (Elisava & University of Southampton) eta Business Sustainabilty Managementen (Cambridge Institute for Sustainability Leadership) graduatua, 20 urtez aritu da modaren industrian, hainbat arlotan: diseinuan, ekoizpenean eta kudeaketan, Europan eta Asian; eta ekoizpen jasangarrian espezializatu da, lehengaietatik hasi eta hondakinen kudeaketaraino. Gaur egun, Bilbon ari da euskal marka bat merkaturatzen, diseinuaren, ekoizpenaren eta jasangarritasunaren arduradun gisa, eta Fashion Revolution Euskadi mugimenduaren koordinatzailea da.

Lorea Flores Compains, Biologian lizentziaduna eta ibai-ekologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, 2018tik Greenpeace Euskadi taldeko kidea da, mobilizazio-koordinatzaile gisa. Greenpeacek hamar urte baino gehiago daramatza moda azkarrak pertsonengan eta ingurumenean dituen ondorio suntsitzaileez informazioa biltzen eta biztanleria kontzientziatzen.

Por SETEM Hego Haizea el 2023-04-14
Lizentzia Kontaktua