elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

AFRIKA GASTEIZEN 2022

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

17:30 - 19:30

Gasteizko Diaspora Afrikarraren Partzuergoak "AFRIKA GASTEIZEN 2022" astearen ekitaldien baitan antolatu duen hitzaldian parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Ekimena azaroaren 19an egingo da, 17:30etik 19:30era, Montehermoso Kulturunean. Bertan, hizlari hauek arituko dira:

Fatoumata Bah andrea

Emagina, Gizarte Bitartekaria eta Prestatzailea

Amaren Osasun Unitateko burua da Boulbineteko Osasun Etxean. Unitate horretan Osasun arloko Lehen Mailako Arreta ematen dute eta Larrialdi Obstetrikoak eta Jaioberrien larrialdiak artatzen dituzte. Oro har, genero-indarkeria mota orori erantzuten diote, hala nola emakumeen mutilazio genitala (EMG), ezkontza goiztiarrak eta familiako indarkeria fisikoak. EMGren praktikek adineko pertsonei eragiten dizkieten ondorioak ere artatzen dituzte.

Hezitziale moduan, alde batetik, osasun arloko langileak prestatzen ditu GIB/HIES duten emakumeak artatu eta laguntzeko; bestetik GIB birusaren ama-haurren transmisioa prebenitzeko prestakuntza ematen du ere. Gainera, laguntza psikosoziala ematen die GIBarekin bizi diren pertsonei.

 

Amadou Dioulde Diallo jauna

Kazetaria, Historialaria eta Ikertzailea

Kazetaria, Historialaria eta Ikertzailea da. Gineako RTG telebista nazionaleko kirol atalburua izan zen eta hainbat hedabidetan aritu da lanean, BBC-n, Radio France Internacional-ean eta África número 1-ean, besteak beste. Horretaz gain, Afrikako futbol konfederazioan lan egin du. 2005etik hona AIPS kirol elkarteko Afrikako ataleko presidenteordea da. 

Azken urteotan, espetxeratua izan da Ginea-Konakryko egoera soziopolitikori buruzko iritziengatik.

2019tik genero-indarkeriaren biktimentzako arreta ematen du, gizarte-bitartekaritzako ekintzekin baliatuz, emakume hauen gizarteratzea sustatzeko.

Por Haaly Pular el 2022-11-17
Lizentzia Kontaktua