elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

MAITASUN ETA GORROTO DISKURTSOAK

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

18:30

 Txikitatik ezagutu dugu bikote arteko maitasuna, eta harremantzeko edo beste pertsona batekiko loturak sortzeko sistema bakarra inposatu zaigu pentsamendu monogamoaren bitartez. Gazteen artean patroi finko batzuen baitan harremantzen gara, baina zer dago erakutsi diguten maitasun erromantiko horretatik haratago?


Maitasun erromantikoaren inguruko aferari heltzeko eta gaur egun gazteon artean nola harremantzen garen ikusteko, datorren azaroaren 21ean, “HARREMANAK EHUNTZEN: Maitasun eta gorroto diskurtsoak” hitzaldia eramango du aurrera EGK-k, Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean eta Brigitte Vasalloren eskutik.
 
Antzeman dugu, gazteen artean bikote-harreman sexu-afektiboei berebiziko garrantzia ematen zaiela eta zentzu horretan, beharrezko ikusi dugu gai hau gureganatzea eta modu berean, gizarteratzea. Horregatik, gai honetan aditua den Brigitte Vasalloren eskutik, maitasun erromantikoaren alderdi guztiez hausnartzeko abagunea izango dugu.
 
Goiuri Jauregian, Martin Salinas aretoan
 
Brigitte Vasallorekin gai hauek jorratzeko aukera paregabea!
 
Beharrezkoa da https://labur.eus/maitasungorrotodiskurtsoak estekan ala www.egk.eus webgunean izena ematea. 

Por Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) el 2022-11-10
Lizentzia Kontaktua