elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

"Eman minutu 1 - HITZAK" Lehiaketa

Jarduera

Kirola

Prezioa

Dohainik

Lehiaketaren XIII. edizioak Kultura eta hizkuntza aniztasunean jartzen du arreta.

 

2010ean UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroak martxan jarri zuen “Eman minutu 1” ikus-entzunezko lanen lehiaketa. Honen helburua, mundu mailan giza eskubideekin zerikusia duten arazoei buruz gizartea sentikor bihurtzea eta kontzientzia zabaltzea da.

 

“Eman minutu 1” lehiaketaren irabazleak izango dira ikus-entzunezko lan onenak eta giza eskubideak hoberen defendatu, bultzatu, aldarrikatu, zabaldu eta kontziatzen dutenak.

 

Edizio bakoitzean, lehiaketak gai desberdin batean jartzen du arreta. 2022an, XIII. edizioan, lehiaketak “Eman minutu 1… HITZAK” izena hartzen du.

 

Edizio honetan minutu bateko bideorik onenak sarituko dira, kultura- eta hizkuntza-aniztasunari buruz eta giza eskubideen sistemaren barruan kultura- eta hizkuntza-eskubideek duten lekuari buruz defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen dutenak.

 

Informazio gehiago: https://dame1minutode.org/eu/

Por UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea el 2022-10-10
Lizentzia Kontaktua