elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

GAZTEAREN TXOKOA

Jarduera

Kirola

Non

Zas Kultur Espazioa (plaza San Antón n2, Vitoria-Gasteiz)

ZAS Kultur Espaziotik Gaztearen Txokoa aurkezten dugu, Gasteizko artista gazteentzako deialdi irekia gure egoitzan interbentzioak sor ditzaten. Edozein euskarritara zabalik dagoen eta urriaren 20ra arte proposamenak onartzen dituen ekimen honek gure hiriko sortzaileen ahalmen artistikoak ikusgarri jarri nahi ditu. Horretarako, aldi baterako gela txiki bat eskaintzen diegu (horregatik izena, txokoa) aukeratutako pertsonei bertan esku-hartzeak egin ditzaten.

Artista berriei beren sorkuntzak egiteko lekua eta kuota bat eskaintzea, haien gaitasunak publikoari erakusteko leku bat errazteaz gain, da ZASetik dugun tresna gazteria parte-hartzaileagoa eta aktiboagoa sortzeko. Espazioa, gune alternatibo eta bitartekari gisa bezala definitzen dugu eta, horrez gero, sortzaileak komunitatera hurbiltzea dugu helburu. Gaztearen Txokoaren bitartez, gure lurraldeari balio kulturala ematen diogu, belaunaldiz belaunaldi berrituz kultur giroa bai sorkuntza arloan (artistekin) bai kudeaketan (komisariotzaren bidez, Saioa Alonso Castillo eta Adrián Sedano Herasen eskutik dagoela).

Gaztearen Txokoaren garapena ZASeko kideen esku badagoen ere, proiektu hau ez zen posible izango Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta hark sustatutako 2022. Urterako gazteei zuzendutako proiektu eta zerbitzuetarako diru-laguntzei esker.

Por Zas Kultur Espazioa el 2022-09-22
Lizentzia Kontaktua