elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28

Agenda listado de talleres, actividades, etc

DESERROTUAK

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

Bizkaia Aretoa (Bilbao)

ZEHAR-Errefuxiatuak-etik gonbidapena luzatu nahi dizugu DESERROTUAK: Lekualdatze behartuak, ingurumen-degradazioa eta giza eskubideak. Irakurketa politiko bat, inor lekualdatzera behartu gabe bizitzeko biltzarrean parte hartzeko. Bizkaia Aretoan (Bilbo) izango da, urriaren 4an eta 5ean.  

Hainbat gizarte kolektibok eta lurraldearen defentsan lanean ari garen hainbat eragilek eredu estraktibistak ingurumenean sortzen duen degradazioa eta horrek biztanleen lekualdatze behartuetan duen inpaktua aztertuko ditugu, bai eta inor lekualdatzera behartzen ez duten ekoizpen- eta kontsumo-ereduak eraikitzeko erronkak ere. 

 

Biltzarrean parte-hartze presentziala konfirmatzeko, beharrezkoa da galdetegi hau betetzea.  

Aurrez aurre parte hartzerik ez baduzu, ekitaldia streaming bidez jarraitzera gonbidatzen zaitugu gure YouTubeko kanalean: Zehar-Errefuxiatuekin - YouTube  

Biltzarrari buruzko informazio gehiago: incidencia@zehar.eus

Por Zehar el 2022-09-14
Lizentzia Kontaktua