elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Neu Be Banabil, Zabalganako km0 azoka

Jarduera

Kirola

Non

Plaza Labastida de Zabalgana

Ordutegia

17:00

Neu Be Banabil, Zabalganako km0 lehen azoka irailaren 16an, ostirala, izango da. 17:00etatik 21:00etara, Bastida plazan, Vitoria-Gasteiz Hobetuz programatik datorren ekimen hau burutuko da.

 

Arratsaldearen zati batean, 16:00etatik 20:00etara, Berrerabili-Reutilizagunea Bastida plazan jarriko da, bertaratzen diren pertsonek utzitako objektuak ikusi eta bigarren erabilera bat eman diezaieten.

Neu Be Banabil ekimenak bi ardatz ditu: bata, Zabalganako bizitza dinamizatzeko hurbileko azokarena, eta, bestea, auzoan bertan garatuko den kultur eskaintzarena.

Azoka

Merkatu-eremuan, Zentzuz

, bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren Gasteizko sarea, Urbide, saski ekologikoen antolatzaileak eta Slow Food

, mahaitik hasten den presarik gabeko bizitza baten erreferentzia direnak. Horrez gain, El Fogon de Alava, Araban Egina ere hurbilduko da Zabalganara.

Kultur egitaraua

  • 17:00etan: risoterapia tailerra Paniko Eszenikoaren eskutik. Hobeto bizitzeko barre egitea proposatzen dute, eta barre eginez geure burua deskubritzea eta geure bizitzaz umorez gozatzea.
  • 17:00etan: tresna birziklatuen tailerra Trakamatrarekin. Birziklatutako materialak edo exean ditugunak erabiliz, tailerrak musika-tresnen eraikuntzan murgiltzea proposatuko du.
  • 18:00etan Matraka Ma Non Tropo ikuskizuna. Ikuskizun musikal honetan, gizarte honek baztertzen dituen objektuak musika tresna zoragarri bihurtzen dira.
  • 19:00etan “Recetando Sonrisas” antzerkia, ilusioz, umorez, musikaz eta energia positiboz betetako animazio antzeztua, bizitza ikusteko modu berri bat bultzatu nahi duena.
  • 20:00etan musika animazioa Swing Kollective taldearekin.
Por Elkarteen Ataria el 2022-09-12
Lizentzia Kontaktua