elkarteak.org

es
eu
Agenda
LMXJVSD
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

LITERATURZALE FEMINISTEN TOPAKETAK

Actividad

Charlas, Exposiciones

2022ko uztailaren 1ean eta 2an Gasteizko Emakumeen Etxean LITERATURZALE FEMINISTEN TOPAKETAK antolatu ditu Sareinak taldeak Gasteizko Emakumeen Etxearen laguntzarekin. Bi urtez euskal literaturako eragile feministekin sarean elkarrizketan egon ostean garatuko da topaketa.

Egitaraua atxikita duzue. Bi egun iraungo du, goizeko 10.00etatik ilunabarreko 20.00ak bitartean.

Hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak, kultur ekitaldiak eta omenaldi bat izango ditugu.

Bi egun horietan euskal literatuta aztertuko da iraganari nahiz orainari begiratuz ikuspegi feminista batetik, etorkizunari nola heldu ikusteko asmoz. Idazleak, irakasleak, argitaratzaileak, irakurleak, literaturzaleak… 25 lagunetik gora parte hartuko dute egitasmo hau dinamizatzen. Emakumeen Etxean egingo dira topaketak, Josune Velez eta Ane Gebararen Txilin hotsak antzezlana izan ezik, hori Aldabe Kultur Etxean egingo baita.

Izen ematea ekainaren 6an zabalduko dugu. Dohainik da, baina lantegien artean aukeratu behar da. Beraz, topaketetan eta lantegirtan izen ematea mail honen bidez egingo da:literaturzale.feministak@gmail.com

 
Por Portal Asociativo el 06-06-2022
Licencia Contacto