elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Bioética y decisiones cotidianas

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

18:30

Prezioa

Actividad gratuita previa inscripción

Askotan galdetzen diogu geure buruari zer egin behar dugun edo ez, eta laguntza eske jotzen dugu maite ditugun pertsonengana, adituengana, antzeko esperientziak partekatzen dituztenengana eta abar.

Badakigu, hala ere, gure osasunaren, gaixotasunaren, sexualitatearen eta ugalketaren inguruko gaien gaineko erantzukizuna, azken batean, gure bizitzaren gainekoa, guri dagokigula.

 

Beste pertsona batzuengan konfiantza izateak eta haiek gure ordez erabakiak har ditzatela uzteak ez digu kentzen gurea eta ez beste inorena den erantzukizuna. Horregatik, merezi du zergatik eta nola egiten dugun aukera hausnartzea; hartara, saia gaitezke asistentzia-harremanen esparruan erabakiak hartzeko modua ulertzen. Horren haritik, bioetikak ―berriturik suspertzen ari den diziplina― halako kontuak joarratzen ditu

Horretaz guztiaz gogoeta egingo du Europa jauregian María Isabel Marijuán Medikuntzako doktoreak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Bioetikako irakasleak. Bere jarduera profesionala zentratzen da Bioetika ikasketetan eta prestakuntzan, bai eta bere aplikazio praktikoan ere, osasun eta gizarte zerbitzuetako etika-batzordeen eta unibertsitateko ikerkuntzaren bitartez. Profesionalen prestakuntzan aholkulari eta laguntzaile aritzen da eta Gasteizko Udalaren kode etikoa sortzeko prozesua zuzendu du.

Sarrera doakoa da aldez aurretik izena emanda. Online emisioa jarraitzeko ez da beharrezkoa izena ematea.

Por Herritartasunerako eskola Irekia - HEI el 2022-02-16
Lizentzia Kontaktua