elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Emakumeen aurkako fundamentalismoei aurre egiten

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

Sala Betolaza

Ordutegia

18:00 - 20:00

Prezioa

Dohainik

Datorren abenduaren 16an, UPV/EHUko Lan Harremanen eta Gizarte Langintzaren Fakultateko ikasleek pentsatutako ekintzak ezagutuko ditugu Montehermoso kulturnean, 18:00etatik aurrera, emakumeek jasaten dituzten indarkeria ezberdinen inguruan hausnartzeko eta rol eta estereotipo matxistekin bukatzeko.

Medicusmundi Arabatik fundamentalismoak beren adierazpen kulturaletan, erlijiosoetan, ekonomikoetan, politikoetan, baita estetikoetan ere ulertzen ditugu. Pentsamendu bakarra defendatzen dute gizartearentzako arau gisa, eta horren ondorioz, oro har, gizakiaren eskubideak urratzen dira, baina, zehazki, emakumeen giza eskubideak. Horregatik, urteak daramatzagu Lan Harremanen eta Gizarte Langintzaren Fakultatearekin lanean, jarrera

indibidualak sustatzeko, emakumeei

eragiten dieten fundamentalismoak zalantzan jartzen dituztenak eta horiei aurre egiten dietenak.

Montehermoso kultur etxeko Betolaza Aretoan egingo da aurkezpen publiko hau, abenduaren 16an, 18:00etan. Gasteizko Udalaren laguntzari esker, emakumeek, maila globalean zein tokian, jasaten dituzten eskubideen urraketaz kontzientziatu nahi duten ikasleek sortutako ikus-entzunezko produktuak partekatuko ditugu.

 Zure lekua gorde:

alava@medicusmundi.es/ 945288031

Por Medicus Mundi Araba el 2021-12-09
Lizentzia Kontaktua