elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Gazteak, COVID eta ongizate emozionala

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

10:00

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzutik gonbidatu nahi zaituztegu "Gazteak, COVID eta ongizate emozionala" jardunaldietan parte hartzera . Jardunaldiotan, pandemia honek gazteengan izan dituen ondorioak aztertuko ditugu.



Lehenengo ekitaldia azaroaren 4an izango da, 10:00etan, Aldabe gizarte etxeko ekitaldi aretoan. Mahai-inguru batean hainbat adituek COVID-ek gazteen osasun mentalean eta emozionalean izan dituen ondorioak azalduko dituzte.

Aldabe gizarte-etxeko ekitaldi aretoan ere, azaroaren 4an bertan, 18:00etan, “Erresilientzia COVID garaian eta ezbeharren aurrean” izeneko hitzaldia izango da. Bertan sakonduko da, pertsonok eta, bereziki, gazteok osasun-krisiak planteatu dizkigun egoera gogorrak gainditzeko dugun gaitasunean.

Bi saio hauetarako sarrera librea eta doakoa izango da, lekuak bete arte.

Azkenik, jardunaldiak osatzeko gazteei zuzendutako doako 4 tailer egingo dira, antsietatea edo harremanetarako zailtasunak bezalako kasuak lantzeko. Tailer horietara joateko, izena eman behar da aldez aurretik udalaren webgunearen bidez.

Jardunaldien orrian aurki dezakezue informazio guztia. 

Por Elkarteen Ataria el 2021-11-03
Lizentzia Kontaktua