elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Lantegia: Eredu energetikoa eta ekofeminismoa: alternatibak eraikiz (gazteleraz) (IZENA EMAN BEHAR DA)

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

17:00 - 20:30

Prezioa

5€

Tailer honek hitza emango die mundu osoan nagusi den eredu energetikoak sortzen dituen indarkeria-motei, hots, emakumeengan eragin ezberdina duten indakeriei. Aldiz, ekofeminismoak eztabaida horri ekartzen dizkion proposamenak ezagutaraziko ditu, energiak negozioa baino eskubidea izan beharko duelako premisarekin.

Noiz? Azaroak 26, ostirala, 17:00etatik 20:30era 
Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxea (Vitoria-Gasteiz) 
Prezioa? 5 € (SETEMeko kideak dohainik) 
Izen-ematea? Formularioa (hemen klik egin) 

Prestakuntza-emailea:

Maitane Arri Escuderok demokrazia energetikoaren eta ekofeminismoaren arloetan dihardu lanean. Energia-trantsizio demokratikoen gaineko TRADENER proiektuan ari izan da lankidetzan, baita Energia Trantsizio Ekofeministaren aldeko Emakumeen Sarean ere.

Esther Muñoz Alonsok KISAR ingeniaritza eta aholkularitza teknikoan lan egiten du, eredu berriztagarri eta jasangarri baterako trantsizio energetikoa bilatzen duten prozesuak laguntzera bideratuta, ez soilik energiaren ikuspegitik, baita ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik ere. Mugarik Gabeko Ingeniaritzako boluntarioa da, Trantsizio Energetiko Ekofeminista baten aldeko Emakumeen Sarearekin lan egiten du, eta Sorkin “jakintzen laborategia”-ren bazkide sortzailea da, zentroan bizitza jartzen duten jakintzak lantzen dituena.

Por SETEM Hego Haizea el 2021-10-28
Lizentzia Kontaktua