Besterik
Online
16:30 - 18:00
Gratuito
Medicusmundi Arabatik Bidezko Merkataritzari buruzko online formazioak martxan jartzen ditugu, herritarrei ekoizleen, kontsumitzaileen eta ingurumena errespetatzen duten pertsonen giza eskubideak defendatzen dituen alternatiba hau gerturatzeko.
Saio ezberdinen bidez, gehiago ikasiko dugu Bidezko Merkataritzaren ziurtagiriei buruz eta kontsumitzen ditugun produktuen etiketak behar bezala irakurtzeko moduari buruz. Kakaoa edo kafea bezalako produktuen atzean zer dagoen jakingo dugu, ehungintza jasangarriaren alternatibetara hurbilduko gara eta bertatik bertara ikusiko dugu nola Bidezko Merkataritzak ekoizleen bizitza hobetzen duen, eta zehazki emakumeena.
Programazioa honako hau da:
- Urriak 27 (16: 30etik 18: 00etara): Bidezko Merkataritzaren Ziurtagiriak (FairTrade Ibérica-rekin)
- Urriak 28 (16: 30etik 18: 00etara): Etiketak irakurtzeko tailerra (Marta Franciscorekin)
- Azaroak 3 (16: 30etik 18: 00etara): Txokolate dastaketa (ADECOrekin). Bidezko Merkataritzako hiru txokolate bidaltzea barne (doan)
- Azaroak 10 (16: 30etik 18: 00etara): Ehungintza jasangarria (Arropa Garbia Kanpaina eta Oxfam Intermon)
- Azaroak 17 (16: 30etik 18: 00etara): Zer dago kontsumitzen dugun kafearen atzean? (Alternatiba3-ekin)
- Azaroak 24 (16: 30etik 18: 00etara): Bidezko Merkataritza eta Emakumea
Nahi adina saiotan eman dezakezu izena, doan. Jarduera horiek Arabako Foru Aldundiak lagundutako proiektu baten barruan kokatzen dira.
Izen emateak: https://forms.gle/XLR9NhoV7buRvCbM6
Informazio gehiago: 945288031/alava@medicusmundi.es