elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Izen emateak: On-line Ikastaroa: Giza Eskubideen eta emakumeentzako berdintasunaren labirintoa Afrikan - 4. edizioa

Jarduera

Besterik

Non

Online

Prezioa

30 € (gizarte-xedeetarako)

Nazioarteko Elkartasunak GGKEak online-ikastaro honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte: Giza Eskubideen eta berdintasunaren labirintoa Afrikako emakumeentzat (IV. edizioa). Ikastaroaren xedea da hausnarketa kritikoa eragitea eta Afrikako emakumeen, Giza Eskubideen eta genero-berdintasunaren egoera ezagutzera ematea; horretarako, aipatu kontinenteari begira, alor hauek jorratuko dira: ekonomia, historia, ingurumena, eta sexu- eta ugalketa-eskubideak.

Online-ikastaro hau bost modulu hauek osatuta dago:

  • I. modulua – Aurrekariak eta garrantzi politikoa nazioartean eta eskualde-mailan
  • II. modulua – Giza Eskubideak eta genero-berdintasuna Afrikan
  • III. modulua – Emakumeen historia eta protagonismoa Saharaz Hegoaldeko Afrikan
  • IV. modulua –Saharaz Hegoaldeko Afrikako emakumeentzako ekonomia feministaren paradigma berri baterantz
  • V. modulua – Afrikako emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak 
  • VI. modulua – Afrikako emakumeak ingurumen-krisiaren aurrean: bizipenak eta erresilientzia-sistemak

Noiz: 2021eko urriak 4 - abenduak 5

Izena emateko epea: 2021eko abuztuak 2 - urriak 3

Izen-ematea: cursos.sol-inter.org

Prezioa: 30 € (gizarte-xedeetarako)

Metodologia: online, parte-hartzailea, moduluen irakurketan, foroetako eztabaidan eta ikasleen arteko iritzien eta esperientzien trukean oinarrituta, hausnarketa kritikoa sustatzeko asmoz.

Norentzat: gizarte-gaien, Giza Eskubideen, eta Afrikako emakumeen eta genero-berdintasunaren egoeraren gaineko interesa duten pertsonak.

Informazio gehiago: derechoshumanossi@sol-inter.org / 944792258 

Antolatzailea: Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional

Laguntzailea:  Bizkaiko Foru Aldundia

Por Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional el 2021-08-06
Lizentzia Kontaktua