Besterik
Online
30 € (gizarte-xedeetarako)
Nazioarteko Elkartasunak GGKEak online-ikastaro honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte: Giza Eskubideen eta berdintasunaren labirintoa Afrikako emakumeentzat (IV. edizioa). Ikastaroaren xedea da hausnarketa kritikoa eragitea eta Afrikako emakumeen, Giza Eskubideen eta genero-berdintasunaren egoera ezagutzera ematea; horretarako, aipatu kontinenteari begira, alor hauek jorratuko dira: ekonomia, historia, ingurumena, eta sexu- eta ugalketa-eskubideak.
Online-ikastaro hau bost modulu hauek osatuta dago:
Noiz: 2021eko urriak 4 - abenduak 5
Izena emateko epea: 2021eko abuztuak 2 - urriak 3
Izen-ematea: cursos.sol-inter.org
Prezioa: 30 € (gizarte-xedeetarako)
Metodologia: online, parte-hartzailea, moduluen irakurketan, foroetako eztabaidan eta ikasleen arteko iritzien eta esperientzien trukean oinarrituta, hausnarketa kritikoa sustatzeko asmoz.
Norentzat: gizarte-gaien, Giza Eskubideen, eta Afrikako emakumeen eta genero-berdintasunaren egoeraren gaineko interesa duten pertsonak.
Informazio gehiago: derechoshumanossi@sol-inter.org / 944792258
Antolatzailea: Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional
Laguntzailea: Bizkaiko Foru Aldundia