A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Besterik
Online
10 - 11:30
Iazko maiatzean aurkeztu genuen Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokitik “Covid-19ak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan izan duen eragina 2020” ikerketa. Ikerketa Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren eta Sareen Sarearen ekimen gisa sortu zen Covid-19aren krisiak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan izan duen eragina ezagutzeko asmoz.
Pandemiako 12 hilabete gainditu ostean eta pilatutako esperientzia eta ezagutzarekin, berriro elkartu nahi genuen lehen ikerketa haietatik aldatu denaren inguruko gogoeta egiteko. Ikerketa haietan, hartzaileen artean, zerbitzuetan edo jardueretan, eta pertsonetan, baliabideetan edo erakunde eta sareetako kudeaketan krisiaren inpaktua zein izaten ari zen identifikatu genuen.
WEBINAR JARDUNALDIAREN PROPOSAMENA
Gai hauen inguruan eztabaida egiteko Hirugarren Sektore Sozialeko sareetako ordezkariekin topaketa egitea proposatzen dizuegu.
Zein izan da pandemiaren baitan Hirugarren Sektore Sozial gisa bete dugun rola?
Nola aldarazi gaitu pandemia honek gure zerbitzuei, jarduerari, intzidentzia-lanari, sentsibilizatzeko lanari eta gure erakunde eta sareen kudeaketari dagokienez?
Zer ikasi dugu administrazio publikoekin izandako elkarrizketa lanarekin eta intzidentzia sozialarekin lotuta?
Zer erronka dugu aurrean Hirugarren Sektore Sozial gisa?
GONBIDATUAK
BORJA DOVAL, Sareen Sareko presidentea.
LUCIANO POYATO, Plataforma del Tercer Sector presidentea.
FRANCINA ALSINA, Taula del Tercer Sector de Catalunya elkarteko presidente.
Izen-emateak
Izena emateko, esteka honen bidez egin dezakezu.
https://forms.gle/