elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz ikasteko 4 saio

Jarduera

Besterik

Non

CSCM Sansomendi, Avda. Los Huetos - 22

Ordutegia

17:30

Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz hausnartu eta ikasteko asmoz, eta gure ingurune hurbilean (etxea, lana, auzoa, hiria eta abar) erein eta erne ditzakegun ekintzak praktikan jartzeko helburuarekin, elkarrekin erlazionaturiko GJHak lantzeko elkartuko gara, eta aldi berean, topaketa bakoitzean egun garrantzitsu bat ospatuko dugu.

  • Apirilak 22: planeta zaintzeko GJHak eta Lurraren Eguna.
  • Maiatzak 6: oparotasunari laguntzen dioten GJHak eta Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna.
  • Maiatzak 20: pertsonen bizitza hobetzen duten GJHak eta Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Mundu Eguna.

3 saioetan garapen jasangarrirako 16. helburua (bakea, justizia eta erakunde sendoak) eta 17.a (helburuak lortzeko aliantzak), eta aniztasuna landuko ditugu zeharkako ardatz gisa.

  • Ordua: 17:30 (2 orduko iraupena gehienez ere)
  • Tokia: Sansomendiko AZSK, Oto hiribidea - 22

Eman izena adinekoentzako zentro soziokulturaletan edo 945 161449 zenbakian.

Egibideko "Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategia" zein "Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola" LHko heziketa-zikloetako ingurumen-monitoreak arituko dira dinamizatzaile lanetan lantegietan, eta Aztarna lan-metodologia erabiliko da.

Ondoren, eta taldeak nahiko balu, txango bat egingo dugu Eraztun Berdean zehar lantegiei amaiera emateko ekainaren 3an, eta, bide batez, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko dugu.

Por Elkarteen Ataria el 2021-04-19
Lizentzia Kontaktua